
Farmapremium nazio mailako lehen fidelizazio-programa da, soil-soilik farmazia-bulegoko bezeroei zuzendua. Puntu-sistema batean oinarritzen da; sistema horrek bisitak errepikarazi eta batez besteko tiketa handitzen du, lortutako puntuen truke deskontuak egiten baitira programari atxikia dagoen edozein farmaziatan. Baina askoz gehiago ere badago, hala nola eskaintza espezifikoak, laginak, opariak...
Farmaziek eta bezeroek webgunea eta gune mugikorra dituzte erabilgarri saldoa kontsultatu, eskaintza pertsonalizatuak jaso eta historikoa ikusteko. Datu-basea tresna indartsua baina oso intuitiboa da, bezeroak eta beren erosketa-ohiturak karakterizatzeko aukera ematen duena.
FarmaPremium-i esker, bezeroak %94ko fidelizazioa du txartela eman dion farmazian, eta batez besteko tiketa ere %15 igotzen da azken 6 hilabetean.